Zerbitzuak

UGARENek azken produktua bukatuta eman arte beharrezko kudeaketa guztiak programatu, gauzatu eta koordinatzen ditu.

Lursailak aurkitzea

Ugarenek zure jarduerarako kokalekurik egokienak proposatzen dizkizu, produkzio-, azpiegitura- eta komunikazio-beharrizanekin bat datozenak, zure negozioa optimizatzea bideratzeko.

Gure bizilekuen eskaintza zabal eta askotarikoan, zure beharrizanei egokitzen den etxebizitza aurkitu ahal izango duzu. Salmenta askeko etxebizitzak eraiki eta sustatzen ditugu, bai hirigunean zein ingurune naturaletan, baita kirol eta aisialdirako ekipamenduekin ere. Halaber, gure familia bakarreko etxebizitzen giltza-emate programek aukeren mundu zabala zabalduko dizute.

Gure enpresa liderra da etxebizitza sozialen eraikuntza eta sustapenean.

Hirigintzaren kudeaketa

UGARENek hartzen du beraien eraldaketa urbanistikorako jarduketaren bat behar duten lursail mota guztiak kudeatzeko ardura.

UGARENek garapen ekonomikoa eta gizarte-ongizatea bilatzen duen kudeaketa urbanistiko jasangarriaren alde egiten du, ingurumena zaintzea helburutzat hartuz.

Zuretzat berariazko proiektua (ad hoc)

UGARENen lantaldean Arkitektoak, Ingeniariak eta proiektuen eta obren garapenerako arlo guztietako espezialistak ditu.

Arkitektura-diseinuaren bikaintasuna du helburu, eta gaur eguneko beharrizanekin, aurrerapen teknologikoekin, lege-betekizunekin eta gizarte-beharrizanekin bat datozen proiektuak gauzatzen ditu.

Bere Proiektu sailean arkitektura-tipologia guztiak lantzen ditu tamaina eta konplexutasun handiko proiektuetan. Gaur egun proiektu eta obra-zuzendaritza ugari daramatza.

Sustapenaren kudeaketa integrala

UGARENek Project Monitor lantalde zabala dauka, sustapen mota ezberdinetan espezializatua eta talde honetako kideek sakonki kudeatzen eta egiaztatzen dituzte proiektuaren etapa guztiak.

Gure bezeroen negozioari balioa eransten dio kontratazioarekin eta higiezinen finantziazioarekin zerikusia duten gai guztietan, baita higiezinen aktiboaren kudeaketan ere.

Eraikitzea

UGARENek ondo eratutako lantalde konplexuek osatutako proiektu handiak garatzen ditu, eraikitze prozesuak hirigintzaren kudeaketarekin eta proiektuekin jarraitutasunean ulertzen dituen zorroztasun teknikoz, promozioaren helburuak lortzeko bezeroarekin etengabeko koordinazioan.

Hainbat Udalerritako auzo, hirigune eta bizitegi-eraikinen errehabilitazioan lan egiten du, ondare historikoa babesteko eta zaharberritzeko helburuz, higiezinen egokitzapen estruktural eta funtzionala bermatuz, era berean, bizigarritasun, erosotasun, irisgarritasun baldintzak hobetuz.

Kudeaketa komertziala

UGARENek aholkularitza integrala eskaintzen du, Ad hoc proiektu bat gauzatzeko dugun merkatuaren ezagutza sakonetik abiatuta higiezinen azken salmetaraino, operazio komertzialak antolatu, gauzatu eta gainbegiratzen ditu; horretarako bezeroekin harreman zuzena izanez edota informazio- eta komunikazio-teknologien bidez, lantalde komertziala koordinatuz eta promozio, zabalkunde eta salmenta ekintzak gainbegiratuz.

Bere jarduera profesionala bezeroarekin harreman zuzena izanez burutzen du edota eskualde bakoitzeko higiezinen aholkularirik onenen laguntza izanez.